Leitzako Gaztek Azmarren taldeak hainbat hitzordu antolatu ditu uztailean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 30a

Leitzako gazte guztiei egin diete parte hartzeko gonbidapena.

Uztailaren 2an, ostegunean, 22:00etatik aurrera Karmele pelikularen proiekzioa antolatu dute udaletxeko karrapean.

Uztailaren 16an, izanen da hurrengo hitzordua. 17:30ean elkartuko dira, mendi buelta egin eta segidan luntxa antolatu dute jolasekin plazan. 

Uztailaren 30ean, 21:30ean, gazte afari autogestionatua eginen dute eta segidan, Iñola taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du plazan.

Gazte Eguneko antolaketan aritu ziren gazteek sortu zuten iaz Leitzako Gaztek Azmarren taldea. Abenduan hainbat ekitaldi antolatu zituzten eta pesten atarian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte uztailean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun