Atekabeltzen futbolin txapelketa antolatu dute uztailaren 3an

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

Uztailaren 1a baino lehen eman behar da izena.

Izena ematea Torrea ostatuan egin beharko da uztailaren 1a baino lehen, bikoteko lau euro ordainduz.

Uztailaren 3an, 17:00etan hasiko da fubtolin txapelketa Atekabeltzen. Indarrak hartzeko, 21:30 aldera afaria eginen dute norberak etxetik ekarriko duenarekin. Ondoren, finala jokatuko dute eta sari banaketa eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun