Udako futbol 7 txapelketa antolatu dute Leitzan uztailaren 4an eta 5ean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

Hamasei urtetik gorakoek parte hartu dezakete txapelketan. (Argazkia: Magnific)

Aurrera Elkarteak hamasei urtetik gorako gazte eta helduentzako futbol 7 txapelketa antolatu du. Izena emateko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Ekainaren 4an eta 5ean, Arkiskil futbol zelaian jokatuko dituzte partiduak. 2010 urtea baino lehenago jaiotako edozeinek parte hartu dezake txapelketan eta izena ematea dohainik egin daiteke, esteka honetan. Antolatzaileek aurreratu dute talde mistoak osatzeko asmoa dutela eta horregatik, izena ematea banaka egin eta epea bukatu ondotik jakinaraziko dute nola osatuko dituzten taldeak. 

Txapelketa uztailaren 4an eta 5ean jokatuko badute ere, bezperan, hamasei urtetik beherako jokalarientzat jarduerak antolatzeko asmoa dutela ere jakinarazi dute. Horietan parte hartzeko ere aldez aurretik izena eman beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun