Ekainaren 26an, ostiralean, meza izango dute 17:30ean. Gero, gazteek herriko eskea egingo dute 18:00etatik aurrera. Eguna bukatzeko Lagun Artekoek afaria egingo dute Pake Toki elkartean.
Ekainaren 27an, larunbatean, elkartean gosalduz hasiko dute eguna Lagun Artekoek. Handik, 11:00 aldera, baserrietako eskea egitera joango dira. Arratsalde partean herrira gerturatu eta 19:00 aldera, sagardo dastaketa antolatu dituzte eta sagardo tragoxka laguntzeko, pintxoak ere jarriko dituzte salgai. 21:30ean herri afaria izango da eta afalondoan bertso saioa.