Bestak 2026

Gorriztarango Eguna ospatuko dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Txintxurrin txapelketa eginen dute arratsaldean.

Ekainaren 28an pesta giroan elkartuko dira Gorriztaran auzoan. 40. urteurrena ospatuko dute aurten eta hori baliatuta, garai batean egiten zen krosa berreskuratzeko ahalegina eginen dute. 

Ospakizuna 10:00etan hasiko da mezarekin eta 11:00etatik aurrera herri kirol proba konbinatuak, aizkolariak, proba bereziak eta umeentzako jolasak antolatu dituzte. 14:00etan bazkaria izanen dute eta 16:30ean krosa. Gero, umeentzako jolasak. 17:00etan XXXIX. Mus Txapelketa jokatuko dute eta Zaze Djren eskutik, musikarik ere ez da faltako. 19:30ean 40.Txintxurrin txapelketa jokatuko dute eta zozketaren borobilduko dute eguna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun