Indarra lantzeko tailerra eskainiko dute emakumeentzat Leitzako kiroldegian

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Emakumeei zuzendutako tailerra izanen da. (Argazkia: Magnific)

Ekainaren 26an, ostiralean, izanen da eta emakumeei zuzendua dago. Dohainik eskainiko dute, baina parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da gaur eguerdia baino lehen.

Gure osasunerako indarra lantzea zein garrantzitsua den azalduko dute tailerrean eta hainbat argibide emanen dituzte ariketak norberaren beharretara egokitzeko. Ostiralean, hilak 26, 10:00etatik 12:00etara eskainiko dute tailerra Leitzako kiroldegian. Izena emateko 948 510 719 telefonora deitu edo 623 266 58 telefonora mezua bidali behar da gaur eguerdia baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun