Aldabek eta Barrenetxea IV.ak, Ansa II.aren eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra jokatuko dute astelehenean Galarretan
Bereziartua sagardotegiaren izenean ari diren Imanol Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak, Oialume Zar sagardotegiaren izenean ari diren Aldaberen eta Barrenetxea IV.aren aurka neurtuko dituzte indarrak datorren astelehenean jokatuko den Erremontari-Sagardoaren Txapelketako finalean. Ekainaren 29ko finalerako pilotak bereizi zituzten asteazkenean Galarretan. Espero bezala, Aldabek eta Barrenetxeak pilota biziagoak aukeratu zituzten, Ansa II.ak eta Zubirik motelagoak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.