[ARGAZKIAK] Sua eta ura, biak izan dira protagonista Areson San Joan bezperan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 24a

Surik piztu gabe ere, bero zegoen giroa ekainaren 23an. Termometroak gori-gori, haurrentzako jolasak orduz aldatu eta iluntzera atzeratu behar izan zituzten eta gustura ibili ziren urarekin jolasean. 

Urtero bezala, herritar ugari elkartu ziren afarian eta giro bikaina sortu zen. Urteko gaurik magikoenean, plazan sua piztu eta gainetik salto eginez txarra sutara bota zuten haur, gazte zein helduek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun