Joanes Olaizola txirrindulari leitzarrak irabazi du Gipuzkoako Itzuliko lehenbiziko etapa

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

Joanes Olaizola Gipuzkoako Itzuliko lehen liderraren maillot horiarekin, Aurrerako taldekideekin batera Idiazabalen.

Bigarrenean Conor Aranburu Aurrerako taldekideak hartu zuen maillot horia

Joan den ostiralean Joanes Olaizola Itturri Aurrera taldeko txirrindulari leitzarrak junior mailako Gipuzkoako Itzuliko lehenbiziko etapa irabazi zuen. Etapa Idiazabalen jokatu zen eta 2.1 kilometroko erlojupekoa izan zen. Bertan Joanes izan zen azkarrena eta, ondorioz, liderraren maillota ere lortu zuen. Bigarren Lier Maguregi sailkatu zen eta hirugarren Bastien Ospital.

Hurrengo egunean Mendaron jokatutako etapan Joanesek lidertzari eutsi ez bazion ere, bere taldekidea den Conor Aranburuk jantzi zuen liderraren maillota. Ondorengo bi etapak bertan behera gelditu ziren beroa zela eta, beraz, Aurrerako txirrindulariak nagusi izan zirela esan daiteke.

Joanes Olaizola, liderraren maillotarekin, bigarren etapan.

Taldeko gainontzeko txirrindulariek ere lan bikaina egin zuten (Aimar Rekondo, Aratz Gurrutxaga, Egoitz Larreta eta Beñat Eizagirre).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun