Lau bikote ariko dira, tartean Goiuri Zabaleta leitzarrak eta Mendizabalek osatutakoa eta bertze lau pilotari banaka ariko dira lau eta erdiaren barrenean
Nabarmendu beharra dago, iaz binaka txapela jantzi zuten Ibarrola eta Gaminde kaiolan arituko direla aurten eta, egungo Binakako eta Banakako txapelduna eta iaz horren itxura ederra emanda kaiolako txapela jantzi zuen Itsaso Erasun elkarren aurka ikusteko aukerak ikusmin handia piztu du. Binakakoak ere, hasiera batean behintzat, lehen mailako ikuskizuna bermatzen duela dirudi, egungo aurrelaririk ikusgarrienek bertan parte hartuko dutelako.
Bakarka eta bikoteka arituko diren pilotariek bina partida jokatuko dituzte eta bi onenek abuztuaren 10erako iragarria dagoen finalerako sailkatuko dira.