Gorriztarango Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 19a

Jende ugari elkartu ohi da Gorriztarango Eguneko bazkarian.

Ekainaren 28an ospatuko dute Gorriztarango Eguna eta bazkarirako txartelak ekainaren 22ra arte egonen dira salgai.

Gaztañaga, Maimur eta Astizen eskura daitezke txartelak, helduek 40 euro eta haurrek 14 ordainduta.  Helduek urdaizpiko eta esparragoak, langostinoak baratxuritan, piper beteak, legatza erromatar erara, axuri errea eta goxua edo sorbetea izanen dituzte bazkaritarako, edariak, kopak eta kafea ere barne. Haurrek, berriz, patea, kroketak eta nuggetsak, oilasko bularkia patatekin eta postrea izanen dituzte.

Zozketa

Urtero bezala, iluntzean zozketa ere eginen dute eta antolatzaileek aurten banatuko dituzten sarien berri eman dute.

  1. Azulmarino bidaiak agentziaren eskutik, 2.000 euroko balioa duen opari txartela. 
  2. Irisarri landen egonaldi bat.
  3. Eroskiko produktuekin osatutako saskia.
  4. Maskaradako produktu sorta.
  5. Ze goxoko produktuekin osatutako saskia.
  6. Zubiturko gizonezko erlojua.
  7. Zubiturko emakumezko erlojua.
  8. Lirain arropa dendako opari txartela.
  9. Ortizko produktu sorta.
  10. Diako produktuekin osatutako saskia.
  11. Garbi drogeriako produktu sorta.
  12. Ategi jatetxean bi otordu.
  13. Txokosferako produktu sorta.
  14. Sagasti jatetxean bi otordu.
  15. EDRguneko gorputz tratamendua.
  16. Gaztañaga tabernan bi otordu.

Zozketan bertan egon beharko da saria eskuratu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun