Pirinioetara joateko proposamena egin du Aurrera Mendibil Mendi taldeak abuztuaren 29an eta 30ean, Pico Palaseko (2.974m) kaskoa izanen dute helburu.
Abuztuaren 29an, larunbatean, Artousteko trena hartu eta Arremouliteko aterpetxeraino joanen dira bertan gaua pasatzeko. Abuztuaren 30ean, igandean, Geodesikoen ertzetik igoko dira Pico Palasera eta Ledormeur tximiniatik jaitsiko dira berriz aterpetxera. Hortik, Arrious eta Soqueseko aranak zeharkatuz, kotxeetara bueltatuko dira.
Aterpetxean lotarako tokia hartu ahal izateko, ekainaren 30a baino lehenago eman beharko da izena 677 28 92 84 zenbakira Whatsapp bat bidalita.
Mendi itzuliaren zailtasunari dagokionez, antolatzaileek argitu dute II-III mailako pasabide tekniko batzuk, eskuak erabili beharrekoak, badirela ibilbidean. Horregatik, beharrezko segurtasun neurri guztiak kontuan hartuko dituzte.