Arainburu Mendi Taldekoak Beriainera joanen dira larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 18a

Sei bat orduko itzulia osatuko dute ekainaren 20an.

Goizuetako plazan 07:00etan elkartu eta autoz joanen dira Unanura. Handik Beriaingo kaskoa izanen dute helburu. Sei bat orduko itzulia egin ondotik, 15:00 aldera etorriko dira bueltan Goizuetara. 

Ekainaren 20an, larunbatean, Beriaingo kaskora igoko dira Goizuetako Arainburu Mendi Taldekoak. Hamar kilometroko itzulia eginen dute eta zailtasun ertaineko ibilbidea izanen da. Bakoitzak bere hamaiketakoa eta aldatzeko arropa eraman beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun