Leitzako Sagardo Egunaren 16. edizioa ospatu zuten ekainaren 13an eta antolatzaileek festaren balorazio ona egin dute: «Giro ederra izan zen eta ia gaueko hamarrak arte luzatu zen dastaketa». Gainera, nabarmendu dute «jende gazte ugarik» parte hartu zuela festan.