Leitzako Atekaberts Bertso Eskolak 25. urteurrena ospatuko du ostiralean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 16a

Leitzako Atekaberts Bertso Eskolako kideak. Argazkian Itturri falta da. (Argazkia: E. Iraola)

Larunbatean egitekoa zuten Bardo Eguna bertan behera gelditu da

«Bertsotan eta bertsoarekin gozatuz» ospatuko dute mende laurdena Atekaberts Bertso Eskolako kideek. Ekainaren 19an,  ostiralean, herriko gaztetxoen bertso saioa antolatu dute Aurrerako atarian.  Jendaurreko lehenbiziko plaza bertan osatu izan dute herriko bertsolari askok eta 17:30etik aurrera, XXX bertsolari gazte ariko dira kantuan. Gauean, 21:00etatik aurrera Bertso zaharrak eta berriak afaria izanen dute Sagastin. Unai eta Eñaut Agirre, Leitzako bertso eskolako kideekin batera ariko dira kantuan. Afarirako txartel guztiak duela aste batzuk saldu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun