Gaueko zinema saioa antolatu dute ekainaren 19an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 16a

Leitzako plaza zinema areto bihurtuko da ostiral gauean. Argazkia: Pablo Feo

Oporrei hasiera emateko eta Kultur Aroa borobiltzeko, proposamen berezia egin dute ALKEk eta Denok Bat Guraso Elkarteak. Herriko plaza zinema bihurtuko dute eta bi film labur ikusteko aukera izanen da 22:00etatik aurrera.

La Barraca Educativa konpainiaren proposamena da eta haur eta helduek elkarrekin gozatzea da asmoa. Amonaren gurpildun armairu urdina eta Abuztua film laburrak emanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun