Bost egun, bost kirol, abentura bat bizitzeko proposamena egin du Aurrerak: «kirola ezagutu, zurea aurkeztuko duzu». Ekainaren 22tik 26ra, 09:00etatik 14:00etara, eginen dute kirol campusa eta eskubaloian, futbolean, saskibaloian, atletismoan eta pilotan aritzeko aukera eskainiko dute.
Lau eta hamalau urte arteko haurrek eta gaztetxoek parte hartu dezakete eta ikasleko 50 euro ordaindu behar dira. Bigarren eta hirugarren seme-alabek eta Aurrera Elkarteko bazkideek %20ko deskontua izanen dute. Izena ematea Internet bidez egin behar eta azkeneko eguna ekainaren 17a izanen da. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak aurrerakirolak@gmail.com-era idatz dezake.