Giroan sartzeko, salda eta txistorra banatuko dituzte udaletxeko orubean 11:00etan. Eguerdiko hamabietan, gaztetxoek kontzertua eskainiko dute eta 12:30 aldera, Zubiondo ostatuan hasi eta kalez kale kantuan ariko dira Umore Ona abesbatzako haur, gazte zein helduak. Ibilbidean eginen dituzte geldialdien berri eman dute:
- 13:00etan Goizargi ostatuan
- 13:20an Barrenetxea ostatuan
- 13:35ean Amaia kafetegian
- 14:00etan Mutun
- 14:35ean Oxeguardan
Itzulia bukatuta, Ixkibi kanpinean bazkalduko dute.