Datozen egunetarako iragarri dituzten tenperatura altuei aurre egiteko aukera eskura izanen dute Leitzan. Udako igerilekuak bihar, hilak 13, irekiko dituzte. Astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara egonen dira zabalik. Herriko jaietan, ordutegia murriztuko dute: 11:00etatik 18:00etara egonen da irekita.
Eguneko sarrera momentuan ordaindu edo abonuak eskuratzeko aukera izanen da, kiroldegiko harreran edo Online.
Igerilekuko eskaintza osatzeko asmoz, taberna irekita egonen da aurten eta igeriketa ikastaroak ere eskainiko dituzte. Ikastaroetan izena emateko azken eguna ekainaren 17a izanen dela gogorarazi dute.