Jack Pradaig musikari irlandarrak kontzertua eskainiko du Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 11

Jack Pradaig musikariak pop-folk estiloa lantzen du.

Ekainaren 14an 18:00etatik aurrera ariko da Leitzako Torrea ostatuan.

Igande honetan Jack Padraig abeslari irlandarra zuzenean entzuteko aukera izanen da Leitzako Torrea tabernan. Gaelikoz eta ingelesez abesten du eta 2024an argitaratutako These shores izeneko diskoarekin arrakasta handia lortu zuen Irlandan. Pop-folk estiloa jorratzen du, eta bere zuzeneko emanaldiek entzuleak harrapatzeko gaitasun handia dutela esaten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun