Eguraldiak eguerdi aldera kolokan jarri zuen eguna baina animorik ez zuen makurtu. Hala diote festan parte hartu zutenek: «Oso ongi pasa genuen eta giro oso politean ibili ginen». Gaztetxoek ginkana bat proposatu eta prestatu zuten egunari bukaera emateko eta ume guztiek jolasean bukatu zuten eguna. Orain dela bi urte egin zen aurreneko aldiz elkartze hau Aranon eta ea segida izaten duen ohiturak.