Leitzako Sagardo Egunean hamasei sagardogilek parte hartuko dute

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 10a

Jendetza biltzen da urtero Sagardo Egunean.

Leitzako Sagardo Egunaren 16. edizioa ospatuko dute ekainaren 13an, larunbatean. 1.200 botila sagardo ekarriko dituzte Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogileek

Dastaketa 19:00etan hasiko da eta 21:00 aldera arte nahi adina sagardo edateko aukera izanen da. Gipuzkoako hamahiru sagardogilek eta Nafarroako hiruk parte hartuko dute eta 1.200 botila sagardo inguru ekarriko dituzte. Eguraldi onarekin dastaketa plazan eginen dute, baina giroa txarra bada udaletxeko karrapean egitea ere ez dute baztertu. Edalontziak sarreran jarriko dituzte salgai zortzi eurotan eta Mikel Alkoz Leitzako artistak egindako marrazkia izanen dute. Edalontziekin batera, hamar trago egiteko txartelak emanen dituzte eta herriko ostalariek prestatutako pintxoak erosteko aukera ere izanen da. Nahi dituenak kopak ere izanen ditu aukeran eta hauek itzulita, bi euro bueltatuko zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun