Herriko eta inguruko artisauei eta eskulangileei lehentasuna ematea erabaki zuten aurten eta Leitzako plazak igandean zuen itxura ikusita, herrian eta inguruan aukera zabala dagoela agerian gelditu zen. Hemeretzi artisau eta eskulagilek parte hartu zuten azoka eta horietatik hamasei leitzarrak ziren. Beraien produktuak plazaratzeaz gain, egiten duten lana erakusteko aukera ere izan zuten: gazta egiten, tripotxak egiten... erakustaldiak eskainiko zituzten eta buztinarekin eskulanak egin, marrazkiak egin edota lore lehorrekin koadroak osatzeko aukera izan zuten. Jendearen erantzunarekin pozik daude antolatzaileak: «goizeko hamaiketatik eguerdiko ordubiak arte jende ibili zen azokan eta erosteko gogoz etorri ziren».