Azken aste honetan lapurretak izan dira Goizuetan eta herria denen artean zaintzeko, hainbat aholku eman ditu Goizuetako Udalak:
- Ateak ongi itxi. Ate guztiak giltzaz itxi etxetik irteterakoan, beti.
- Leihoak itxi. Ziurtatu leihoak, balkoiak eta bestelako sarbideak itxita daudela.
- Giltzak, seguru. Ez utzi giltzarik kanpoan edo agerian.
- Etxean norbait bizi dela erakutsi. Epe luzean ez bazaude, eskatu norbaiti etxea begiratzeko, argiak piztu, posta bildu...
- Ez utzi balioa duten objetuak bistan. Ez utzi balio handiko objektuak leihoetatik edo kanpotik ikusteko moduan.
- Adi egon, elkarlana da giltza. Ohikoa ez den mugimenduren bat ikusten baduzu, jakinarazi dagokionari. Auzokoen arteko arreta eta elkarlana oso garrantzitsua da.