Aralar Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute ekainaren 8an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 5a

Musika eskolako 80 bat ikaslek parte hartuko dute emanaldian.

Aralar Musika Eskolako ikasleen emanaldia datorren astelehenean  izanen da, 19:00etan. Eguraldi onarekin plazan eginen dute eta euria bada, eskolako estalpean.

Azken 25 urteetan ezinbestekoak izan diren kanten bertsioak eskainiko dituzte Aralar Musika Eskolako 80 bat ikaslek. Musika tresna bat ikasi edota abesbatza txikiko zein gazteko kideek parte hartuko dute.  Ezinbestekoak izena jarri diote emanaldiari eta Esne Beltza, Berri Txarrak, Betagarri, Cold Play, Red Hot Chilli Peppers, Zea Mays, Lor... taldeen bertsioak eskainiko dituzte. Pieza bakoitzean hainbat formazio instrumentalek parte hartzen dute eta hori posible izan dadin, konponketa bereziak prestatu ditu Satxa Soriazu irakasleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun