Leitzaketa berezia antolatu dute Euskal Herria Mendi Erronkaren bueltan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 5a

Lasterketari buruzko hamahiru galdera erantzun beharko dituzte Leitzaketako jokalariek.

Tximutxe Euskara Taldeak egin du proposamena eta igande arratsaldera arte izanen da partida jokatzeko aukera

Euskal Herria Mendi Erronkan parte hartzeko hainbat modu daude: korrika, oinez, boluntario lanetan, animatzaile, argazkilari... eta Leitzako Tximutxe Euskara Taldeak beste proposamen bat egin du: Leitzaketan partida bat jokatzea. Euskal Herria Mendi Erronkari buruzko hamahiru galdera prestatu dituzte eta parte hartzaileek lasterketari buruz zenbat dakiten neurtzeko modua izanen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun