'Exopia' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dituzte ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 2a

Errefuxiatu eremuetan eta harrera zentroetan bizi duten egoera ezagutzeko aukera da.

Ekainaren 4an, 19:00etan, Leitzako Herri Aretoan izanen da proiekzioa eta ondotik, errefuxiatuentzako harrera zentroetan egondako Leitzako boluntarioekin solasaldia antolatu dute.

Atenasen eta Lesbosen dauden errefuxiatuen egoera latza kontatzen du Exopia dokumentalak. Horren osagarri, harrera zentro eta errefuxiatuen eremuetan dagoen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dutenei emanen diete hitza. Juanjo Retegi, Xana Retegi, Antonio Sagastibeltza, Sagrario Lasarte eta Irati Zabaleta gonbidatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun