Elikagaien ekoizpena eta tokiko elikadura hizpide izanen dituzte ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 2a

Mendialdeko Elikadura Mahaiak antolatu du hitzordua.

Leitzako Mimukai zentroan jardunaldia antolatu dute, 15:30etik 20:00etara. 

Tokiko entitateek lan handia egin dezakete tokiko elikadura sistemak eraiki, sendotu eta elikagaien ekoizpena bultzatzeko. Hainbat hari mutur ditu gaiak eta beste herrietako esperientziak aberasgarriak izan daitezkeela sinetsita, jardunaldia antolatu du Mendialdeko Elikadura Mahaiak. Bizilurrek, Gurpidek, Miruak, Antsoaingo Udalak, Andia Mankomunitateak, Zunbeltzek, Bergara eta Debagoienako taldeek eta Hernaniko Elikadura Mahaiko kideek parte hartuko dute jardunaldietan. Parte hartzeko izena eman behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun