Edonork aurkez ditzake lanak, parte hartzaile bakoitzeko hiru argazki gehienez. 2026ko edizioan ateratako argazkiak behar dute izan eta ur-markarik eta sinadurarik gabeak. Emozioak, auzolana, ibilbidea, objektuak, aldarrikapenak dira argazkietan agertu behar duten gaiak. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ehmeargazkiak@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte beraien lanak jpg edo png formatuetan. Argazkiak izendatzeko: Izena_Abizena_zenbakia jarri behar da. Irabazleak 200 euro, bigarrenak 100 euro eta hirugarrenak 50 euro eskuratuko ditu. Argazkiak aurkezteko epea ekainaren 14an bukatuko da. Jasotako argazkien erabilera antolatzaileen esku geldituko da.
Iazko argazki irabazlea.