Nafarroako Liburutegien Sareak, Nafarroako Liburu Azokarekin batera antolatzen duen ekimena da, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra.
Ekainaren 3an, 18:30ean egin dute hitzordua Leitzako liburutegian. Castillo Suarez eta Nerea Balda idazleak gonbidatu dituzte eta Nola idatzi poemak eta narrazioak Instagramen garaian hitzaldia eskainiko dute. Bi Ahotsetara literatur topaketak egiten ari dira Nafarroako liburutegi publikoetan eta ekainaren 3an, asteazkenean, Leitzan antolatu dute hitzordua. Arratsaldeko seietan elkartuko dira eta Castillo Suarez eta Nerea Balda idazleak gonbidatu dituzte. Nola idatzi poemak eta narrazioak Instagramen garaian hitzaldia eskainiko dute eta topaketen izenak dion bezalaxe, bi ahotsetara ariko dira.
Nafarroako Liburutegien Sareak, Nafarroako Liburu Azokarekin batera antolatzen duen ekimena da, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.