Goizuetako eskuzko bi pilotari profesionalak herrian ikusteko aukera izanen dute gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 29a

Iker Salaberriak San Fermin Torneoko lau eta erdiaren barreneko partida jokatuko du gaur sorterrian. Aurretik, binakako partidan ariko da Beñat Apezetxea ere.

San Fermin lau eta erdiaren barreneko torneoko partida jokatuko du Iker Salaberriak Rekalderen kontra eta aurretik, binaka, Beñat Apezetxea ariko da, Joseba Aldabe igantziarrarekin batera, Zubizarreta III.a.ren eta Eskirozen kontra

Pilota zaletasun handiko herria da Goizueta eta pilotari handiak eman dituena eta ematen segitzen duena. Gaur, maiatzaren 29a, egun handia izanen dute, gizonezkoen esku pilotako profesionalen koadroan gaur egun dauden herriko bi pilotariak herrian bertan ikusteko aukera izanen baitute, ostiralean 19:00etan Lubineko frontoian hasiko den jaialdian.

Lehenbiziko partidan, binakakoan, Beñat Apezetxea, Apezetxea II.a goizuetarra eta Aldabe igantziarra, Zubizarreta III.aren eta Eskirozen kontra ariko dira. Bigarren partida, San Fermin lau eta erdiaren barreneko torneokoa izanen da eta Iker Salaberria goizuetarra Rekalderen kontra ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun