Erleta eskolako irakasleek ere bat egin dute hezkuntzako mobilizazioekin

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 28a

Asteazkenetan mobilizazioekin segitzeko asmoa dute.

Sare publikoan abiatu den Herri eta auzoak bizirik! Ez itxi gelak publikoan kanpainarekin bat egin dute Erleta eskolan ere. Atzo, hilak 27, eskolako atarian egin zuten protesta. 

Nafarroako hezkuntza publikoak jasaten dituen erasoak «gero eta ugariagoak» direla salatu nahi dute, «are gehiago landa eremuko eskoletan». Protesten ondotik, Hezkuntza Departamentuak  jakinarazi die heldu den ikasturtean ez dutela talde bakar bat ere galduko, baina badago oraindik ere zer hobetua: «ratioak jeitsi eta inbertsioak gehitzea eskatzen dugu». Asteazkenetan, 08:50 aldera, eskolako atarian elkartu eta mobilizazioekin segitzeko asmoa dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun