Leitzako XLVIII. Kultur Aroaren baitan, musika zaleentzako proposamen berezia egin dute. Itziar Azpirotzek Denboraren lorategia kantaldia eskainiko du maiatzaren 30ean, larunbatean, 20:00etan, Leitzako Herri Aretoan. Itziar Azpirotzek hainbat musikari eta abeslari izanen ditu berari laguntzen oholtzan: Paula Arburuak, Leire Retegik, Aimar eta Andoni Uzkedak, Toño Goldarazek, Mikel eta Igor Azpirozek, Pilartxo Sagastibeltzak, Jose Luis Huartek eta Jon Olaetxeak parte hartuko dute emanaldian. Sarrera dohainik izanen da.