Umore Gaua antolatu dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 27a

Maialen Sorzabalbere izanen da ariko den umoregileetako bat. (Argazkia: Kronika)

Sarrerak Maimur eta Torrean jarri dituzte salgai bost euroren truke.

Leitzako Kultur Aroaren baitan, Umore Gaua antolatu duten maiatzaren 29an. Atekabeltz Herrigunean egin dute hitzordua 22:00etan. Maialen Sorzabalbere, Mikel Irazusta eta Ander Malbadi umoregileak igoko dira oholtzara. ALKEk antolatu du saioa,  Tximutxe Euskara Elkartearen laguntzarekin. Sarrerak bost eurotan jarri dituzte salgai, Maimur eta Torrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun