[ARGAZKIAK] Hemeretzi emakumek parte hartu dute Leitzako MTB hitzorduan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 26a

Mendiko bizikletarako afizioa herrian zabaltzeko lanean ari dira Leitza MTB taldekoak eta Anikoterekin batera, neskentzako hitzordua antolatu zuten maiatzaren 23an.  Leitzako plazatik 09:00etan atera eta itzulia egin zuen elkarrekin hemeretzi laguneko taldeak. Giro ederrean ibili ziren mendian eta gora eta behera eta hamaiketakoa eginez borobildu zuten irteera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun