Leitzako komertzioetan erabiltzeko bonuak bihar jarriko dituzte salgai

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 25a

Bonuak maiatzaren 26an jarriko dituzte eskuragarri eta salmenta orekatzeko, ale batzuk goizean eta besteak arratsaldean salduko dituzte.

Kaxkabeltza elkarteak eta Leitzako Udalak herriko komertzioa hauspotzeko bonu kanpaina antolatu dute. Hogei euroko bonua erosita, hogeita hamar euro gastatzeko aukera izanen dute.

Bonuak maiatzaren 26an jarriko dituzte eskuragarri eta salmenta orekatzeko, ale batzuk goizean eta besteak arratsaldean salduko dituzte. Leitza Kirolak eta Lirainen, 09:30ean hasiko da salmenta eta Hernandorenan eta Garbin, 16:30ean. Maiatzaren 30era arte egonen dira eskuragarri edo bonu guztiak agortu arte.

Bonuen erosteko salmenta puntura joatea beharrezkoa izanen da, ez dute bonurik gordeko. Gainera, nortasun agiria erakutsi beharko dute bonuak norberarentzat direla baieztatuz. Hamasei urtetik gorakoek eska ditzakete bonuak eta 60 euro ordainduta, hamar euroko bederatzi txartel eskuratzeko aukera izanen dute. Ekainaren 1etik 30era arte izanen dute erosketa txartelak herriko komertzioetan erabiltzeko aukera eta epea pasata, balioa galduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun