Larunbatean aterako dute ikatza Goizuetako txondorretik

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

1.500 kilo ikatz atera zituzten 2023an egin zuten txondorretik.

Maiatzaren 1ean piztu zuten txondorra Goizuetan eta geroztik, gau eta egun aritu dira zaintzen. Bihar goizean hasiko dira txondorgileak ikatza ateratzen eta txondorraren bueltan bilduta, Tasio filma ikusteko hitzordua egin dute gaur gauerako.

Zinema hitzordu berezia antolatu dute gaur gauerako. Txondorrean elkartu eta Tasio pelikula ikusteko aukera izanen da 22:15etatik aurrera. Lurrean jartzeko toalla edo mantak eramateko gomendatu dute antolatzaileek. 

Larunbatean, 09:00etan, elkartuko dira berriz ere txondorrean eta auzolanean ikatza ateratzen hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun