Nafarroako Edizioaren Azokaren hamargarren edizioa martxan da eta larunbatean iritsiko da Leitzara. Sei argitaletxek parte hartuko dute azokan: Mintzoa, Txalaparta, Pamiela, Denon artean, Eunate eta Igela argitaletxeak izanen dira beren ekoizpenak erakutsi eta salgai jarriko dituztenak. Haur, gazte zein helduentzako proposamenak izanen dituzte aukeran 10:30etik 14:30era azoka bisitatzen dutenek.