Arguedasko hilketa matxista gaitzesteko, elkarretaratzeak eginen dituzte arratsaldean Leitzan eta Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 20a

Asteburuan izan zen hilketa, Arguedasen (Nafarroa). Foruzainek herenegun jakinarazi zuten 43 urteko gizonezko batek Saida El Yousif 44 urteko emaztea hil zuela asteburuan. Euskal Herrian gertatu den laugarren hilketa matxista da eta hori salatzeko hainbat elkarretaratze eginen dituzte egunotan. Leitzan eta Beran, adibidez, gaur, maiatzaren 20an, eginen dituzte.

Leitzan, 19:00etan plazan egin dute hitzordua eta Beran, 20:00etan Kanttonberrin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun