Bestak 2026

Leitzako pestetako txupinazoa botatzeko hautagaiak aurkezteko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 20a

Joxerra Intxaustik piztu zuen suziria, baina herriak aukeratutako hiru hautagaiak igo ziren udaletxeko balkoira.

Festa batzordeak herritarren esku utzi du erabakia eta maiatzaren 31ra arte jasoko dituzte proposamenak.

Aurten ere, herritarrek erabakiko dute nork piztuko duen abuztuaren 10ean Leitzako festei hasiera emanen dien suziria. Pertsona edo eragileak proposatzeko aukera izanen dute, herrian edo gizartean egindako ekarpena aitortuz. Maiatzaren 31ra arte jasoko dituzte proposamenak, galdetegi honen bidez. Hautagaitzak aurkezterakoan norbere izen-abizenak eta proposamenaren arrazoiak aurkeztu beharko dituzte.

Ondoren,  festa batzordeak hautagaien zerrenda osotik hiru aukeratuko ditu eta, berriz ere, herritarrek izanen dute hitza: 16 urtetik gorako edozein herritarrek izanen dute bozkatzeko aukera.

Iaz, 500 lagun baino gehiagok parte hartu dute bozketan eta Joxerra Intxausti izan zen aukeratua. Beste bi hautagaiei udaletxeko balkoira igotzeko gonbidapena egin zien Intxaustik eta festei hasiera emateko unean bere aldamenean izan zituen Goiuri Zabaleta eta Maria Pilar Artola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun