Ostiralekoa ez da musika eskolako ikasleek herrian eskainiko dute kontzertu bakarra izanen. Aralar Musika Eskolako 80 bat ikaslek kontzertua eskainiko dute ekainaren 8an, 19:00etan. Musika tresna bat ikasi edota abesbatza txikiko zein gazteko kide direnak ariko dira. Eguraldi onarekin plazan eginen dute emanaldia eta euria bada, eskolako estalpean.