[ARGAZKIAK] Txikitatik grina pizten

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 20a

Apirilaren 19an, eguraldia lagun, Enduro Txiki Pest probaz gozatzeko aukera izan zuten Petriketa eta Baztarla inguruan. Letiza MTB taldeak lehenbizikoz antolatu zuen proba eta ongi baino hobeki bete zuten beraien helburua: «haur eta gaztetxoek mendiko bizikletaz gozatzea». Antolatzailek pozik daude probak izandako harrerarekin: «100 dortsalak bete ziren eta giro bikaina izan genuen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun