Nesken MTB hitzordua antolatu dute Leitzan martxoaren 23an

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 18a

Nesken artean mendiko bizikletarako ohitura sustatu nahi dute.

Mendiko bizikletarako afizioa herrian zabaltzeko lanean ari dira Leitza MTB taldekoak eta Anikoterekin batera, neskentzako hitzordua antolatu dute orain. Maiatzaren 23an, 09:00etan, Leitzako plazatik atera eta hiru jaitsiera izanen dituen itzulia egitea proposatu dute.

Zehaztu dute erdi mailako MTB maila izatea beharrezkoa dela. Parte hartzaileek bukaeran pintxoak izanen dituzte dohainik, baita kiroldegian dutxatzeko aukera ere. Izena emateko mtbleitza@gmail.com-era idatzi behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun