Leitzako aurrelariak, Erasunekin batera, 22-7 irabazi zien Insaustiri eta Zabalari igandean Derion
Usurbilen, Etxegarai-Gamindek kontuan hartzeko bikotea dela berretsi dute, Arrizabalaga-Arrillagari 22-15 gailenduta, giro ederrean jokatutako partidan. Partida berdindua joan da hamabosnako berdinketara arte. Azkenerako, ordea, Etxegarai-Gamindek, lan serioagoa egin dute eta horrek eman die garaipena.
Alize Sagardui goizuetarraren ordezko lanetan aritu den Olatz Arrizabalaga presaka antzean jokatu du, sarri tantoa azkarregi amaitu nahi balu bezala.
Kolore bakarra Derion
Derion, berriz, Goiuri Zabaleta leitzarra eta Erasun nagusi izan dira Insausti-Zabaleren aurrean, eta garaipen handia lortu dute kolore bakarreko partidan. Azken emaitza ere (22-7) garrantzitsua izan daiteke, tanto aldea erabakigarria izaten delako halako ligaxka motzetan.Derioko partidan, Itsaso Erasun nagusi izan zen atzeko koadroetan Zabalaren aurrean eta horrek partida asko baldintzatu du. Zizurkilgo atzelariak zuloak ireki ditu eta Zabaletak min handia egin dio Insaustiri aurreko koadroetan.