Leitzako Herri Aretoan denboraldiko azken zinema saioa izanen dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 15a

La Grazia Paolo Sorrentino zuzendariaren azken lanak kritika oso onak jaso ditu.

Maiatzaren 16an eta 17an Tafiti eta lagunak filma ikusteko aukera izanen da 17:00etan eta La Grazia 19:30ean. 

Tafiti eta lagunak haurrei zuzendutako animaziozko filma da. Tafiti surikata gazteak bere aitona salbatzeko bidaia bati ekingo dio, ustez bakarrik. Hainbat lagun izanen ditu, ordea, bere alboan, adiskidetasunaren indarra zenbatekoa den erakutsiz.

La Grazia Paolo Sorrentino zuzendariaren azken lana da. Mariano De Santis presidente katolikoa da protagonista eta bere agintaldiko azken urteetan dituen bi erabakik kinka larrian jarriko dute: alde batetik, eutanasia baimenduko duen legea onartu ala ez erabaki beharko du. Bestetik, espetxean zigorra betetzen ari diren bi presoren indultuak aztertu. Filmak boterearen izaeraz eta haren mugaz hitz egiten du, baita justizia legalaren eta justizia moralaren arteko tentsioaz ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun