Maiatzaren 22an eginen dute talo tailerra. 18:00etan, 14 urtetik gorakoek taloa osorik egiten ikasteko aukera izanen dute: orea egin, taloak zabaldu, erre... 18:30etik aurrera, 13 urtez azpikoek taloak zabaltzen laguntzera agertzeko aukera izanen dute. Ondotik, elkarrekin afalduko dute. Haur zein helduek, maiatzaren 18ra arte izanen dute izena emateko aukera Amaia kafetegian. Hamalau urtetik gorakoek zortzi euro ordaindu beharko dituzte.