Hitz bat aski izaten da batzuetan esan beharrekoa esateko. Eta hala, EUSKARAZ gorriz idatzita, mezu argia zabaldu dute Aresoko Guraso Elkartekoek. Eusfera ekimenean parte hartu dute eta maiatzaren 8an murala margotzeko hitzordua egin zuten. Herri euskalduna da Areso, baina tarteka bestelakorik ere entzuten denez... plazan gorriz dute abisua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.