Arantzazu Lizartzak eta Ione Gorostarzuk poesia emanaldia eskainiko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 12a

Ione Gorostarzu eta Arantzazu Lizartza.

Maiatzaren 14an, Leitzako Herri Aretoan hasiko da emanaldia 19:30ean

Arantzazu Lizartzak O negatiboa bere lehenbiziko poema liburua aurkeztu zuen iaz. Bere mediku bizipenetatik abiatuta, heriotza, gaixotasuna, dolua eta bizitza ditu hizpide. Ione Gorostarzuk, berriz, Geratzen dena izeneko bere hirugarren poema liburua aurkeztu du; Ionek landuko dituen gaiek badute Arantzazurenarekin lotura.  Altzadi Leitzako Kultur Elkarteak egin die bi idazleei oholtzan elkartzeko gonbidapena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun