'Balkoi atzean emakumeak kantari' antzezlana eskainiko dute igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 8a

Leitzako Herri Aretoan 19:00etan hasiko da antzezlana.

Autobiografia, memoria historikoa, emakumea, euskara... biltzen dituen antzezlana taularatuko dute Leitzako Herri Aretoan 19:00etan.

Hilabeteko bigarren igandean, antzerkizaleek hitzordua izaten dute Leitzako Herri Aretoan eta maiatzaren 10a ere gorriz seinalatu beharko dute egutegian. Balkoi atzean emakumeak kantari antzezlana eskainiko du Boga-Boga konpainiak 19:00etatik aurrera. 

Gerra osteko Tafallan kokatutako istorioak emakume artista askoren isiltasuna, memoria eta transmisioa ekarri ditu oholtzara  Adriana Salvok, ezagutu ez zuen bere amonaren historiatik abiatuta egindako ariketa intimo eta kolektiboan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun