LAGA gizarte zerbitzuak hainbat solasaldi eta tailer antolatu ditu

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 8a

Haur masaje tailerra antolatu dute. (Argazkia: Freepik)

0 eta 3 urte arteko haurrak dituzten familientzako hainbat ekintza antolatu dituzte maiatzean.

Haur masaje tailerrak eskaintzen ari dira astearte goizetan eta hurrengo hitzorduak maiatzaren 12an, 19an eta 26an izanen dira. Maiatzaren 11n haur eskolako profesionalei eta gurasoei zuzendutako saioa eskainiko du Angiru psikomotrizitate zentroak.  Maiatzaren 13an haziera taldea elkartuko da eta maiatzaren 20an Donna Apellanizek hitzaldia eskainiko du 17:00etan udaletxeko batzar aretoan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun